Descarga Libros Online

Descarga ebooks para leer gratis en formato PDF y EPUB

Busca tu Ebook:

Número total de libros encontrados: 39 para tu búsqueda. Disfruta de tu ebook!!!
101 gau

101 gau

Autor: Olaizola Lazkano, Jesus Mari

Número de Páginas: 162

Eguneko lanak amaituta, irudimena libre utzi du Txilikuk, gauaren erritmo lasaian kontu-kontari aritzeko eta, Xerazade berri bat balitz bezala, 101 gauetan zehar beste horrenbeste istorio asmatzeko. Erudizioz nahiz ironiaz jantzia baina beti arin eta jostari, irakurlea liluratu eta limurtu nahi du egileak, beste gau bateko bizia lortzeko, liburuarekiko harreman maitakor hori luzatzeko. Era guztietako gaiak eta osagaiak dauzka liburu pertsonal eta berezi honek: esaera zaharrak nahiz pasadizo xelebreak, mitologia klasikoa eta sineste berriak, botanika edo zoologia, han-hemen bildutako kantu eta poemak, inguruko nahiz urrutiko bitxikeriak, historia zein zientzia, sexua... Edonondik ireki eta edonon laga litekeen obra da 101 gau, baina ohe-mahaiaren gainean utziz gero deitu egingo dizu, jakintzaz eta umorez ondutako magnetismo apal horrekin, beste ataltxo bat behinik irakur dezazun.

Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik

Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik

Autor: Aiestaran Uriz, Ignacio

Número de Páginas: 208

Totalitarismoaren gerra izan da XX. mendeko ikurretako bat. Liburu honetan irakurleak, lehenengo aldiz, logika belizista bat aurkituko du, XX. mende hasieran indar handia izan zuena. 20ko eta 30ko hamarkadetan Espainiak eta Italiak bonbardaketak erabili zituzten Afrikako kolonietan, bai Rif-en, bai Abisinian. Espainiako Gerra Zibilean areagotu egin zen estrategia hau; Otxandio, Durango eta Gernika proba-lekuak izan ziren, eta geroago penintsulako leku askotan zabaldu zen suntsiketa, Mussolinik eta Hitlerrek lagundurik. Proba horiek ohiko bilakatu ziren Bigarren Mundu Gerran: Dresden, Coventry, Hamburg, Hiroshima eta Nagasaki dira historia beltz honetako markak. Bonbardaketetan garai hartako arma guztiak erabili ziren: hegazkinak, gasa, lehergailuak... arrazismoz eta xenofobiaz beteriko ideologiatik gerra totala justifikatu nahian. Ideologo nazi batzuek erabateko mobilizazioa deitu zioten estrategia hilgarri hari. Intelektual asko izan ziren estrategia horren lekuko: Walter Benjamin, Ernst Jnger, Pablo Picasso, Lauaxeta. Datuak, historia eta literatura mataza original batean biltzen dira liburu honetan, garai beltz hartako kronika eta eragina sakon eta zorrotz azalduz....

Auña

Auña

Autor: Pedro Arturo Aguirre

Número de Páginas: 83

En este libro el lector realizará un viaje por veintiún textos de menos de cien palabras escuchando la voz de distintas leyendas pirenaicas. Tres semanas de marcha desde Barcus hasta el refugio Gabardito y la comarca Sobrarbe atravesando viejos senderos de pastores y peregrinos temerosos de lobos y osos siempre acechantes.

Auña

Auña

Autor: Rodriguez Fito

Número de Páginas: 83

(Catalán) Un hombre bajo y rubio emergió de la plaza. Si alguien tuviera que describirlo, ya sea en una novela o ante un juez, sin duda le resultaría difícil esbozar su retrato. Era una criatura esquiva, alguien que rara vez se ve. Su presencia tenía olor a niebla, a sueños o a aliento. Parecian once personas. Su nombre era Piarres Topet, era un peregrino intrépido que regresó a su pueblo para morir. Solo.

Bestiarioa ; Hilerrikoiak

Bestiarioa ; Hilerrikoiak

Autor: Karlos Linazasoro

Número de Páginas: 220

En la obra que nos ocupa, Bestiarioa. Hilerrikoiak, Karlos Linazasoro nos ofrece una más que curiosa propuesta por medio de la narración en primera persona de un bibliotecario en excedencia llamado Karlos, cuyo principal objetivo es escribir una novela. Este bibliotecario parece estar enfermo de literatura hasta la médula, algo muy parecido a lo que le ocurre a aquel otro Karlos, de apellido Linazasoro. De este modo se da inicio al juego de espejos

Bestiarioa / Hilerrikoiak

Bestiarioa / Hilerrikoiak

Autor: Linazasoro Izagirre, Karlos

Número de Páginas: 69

Heriotzaren presentzia desgaraikoak eteten du behin eta berriro kontakizun honetako pro-tagonistaren egunerokoa. Badirudi protagonistak, bere nobela autobiografikoa idazteko lan-utzialdian dagoen liburuzainak, zera gogorarazi nahi diola irakurleari: heriotzak gure bizitzan agertzeko hitzordurik eskatu beharrik ez duela. Alabaina, balbeak edo herioak sortzen dituen eragozpen eta nekeei umoreaz eta ironiaz aurre egiten die K. idazleak. Eta, horrenbestez, heriotzak uzten duen ezintasun arimazkoari poesia eta umorea eransten ere jakin du Karlos Linazasorok kontakizun hilerrikoi honetan, aforismoen bidezidorrari jarraituz: Balbea, sarri, orpoetan eramaten den zerbait da; Suizidek lur hartzeko lekua aukeratzen dute; Fenix hegaztiak errausketa-etxe bat ipini du; Mantisaren erlijioa ikasi nahiko luke gizaki batek baino gehiagok; Zentauroak, dudarik gabe, ez lituzke bere gura-soak ezagutu nahiko.

Historia de la Literatura Vasca

Historia de la Literatura Vasca

Autor: Urquizu Sarasua Patricio , GarcÍa Garmendia José Ramón , Olaciregui Alustiza, Dª. María José , Altzibar Aretxabaleta, D. Xabier , Aldecoa Beitia Iñaki , Chueca Inchusta Jesús

Número de Páginas: 675

Esta Historia de la Literatura Vasca, no es una historia más, sino otra historia diferente. Diferente porque, desde que Michelena publicara en 1960 la suya, el salto hacia adelante dado por los escritores vascos ha sido enorme, y porque los estudios de Filología Vasca constituidos en la UPV, así como la rica labor editorial han hecho que a través de múltiples estudios y colecciones diversas el panorama literario haya variado. Por otro lado, Urquizu ha sido uno de los que con más constancia ha colaborado en el estudio y la edición de textos inéditos y de antologías de autores nada, poco o mal conocidos, por lo que esta historia da una visión nueva y otra de la literatura vasca. Se descubre en ella que no ha sido un campo cultivado exclusivamente por clérigos, aunque tampoco faltan, y que su vida a través de los diversos géneros es como la realidad, no plana, sino plural y poliédrica.

Ahardikeriak

Ahardikeriak

Autor: Marie Darrieussecq

Número de Páginas: 140

Lurrin-denda batean lan egiten duen neska arrunt baten zerri eme edo ahardi bihurtzea kontatzen da nobela honetan. Itxuraldatze harrigarri hori Europako edozein hiritan kokatuta egon daiteke eta alegia samur eta aldi berean bortxazkoa da giza aberearen gainekoa, umore beltz finez kontatua. Kontakizunean barrena ikusiko ditugu pasatzen politiko lizunak, telezaborrako aurkezle ankerrak, zuzendari bihotz gabeak, hainbat egoera eta gertakari izugarri bezain ezaguterrazak: gure gizartearen argazki groteskoa eta demasa. Marie Darrieussecq idazle baionesaren aurreneko nobela izan zen Ahardikeriak, 1996an argitaratua, eta arrakasta itzela izan zuena Frantzian lehenbizi eta Europa osoan gero.

Cinco escritores vascos

Cinco escritores vascos

Autor: Hasier Etxeberria

Número de Páginas: 404

Cuando llega el momento, es preciso hacer callar toda música y escuchar el silencio. Con toda atención. Especialmente si cuanto nos llega es estrépito, más que verdadera música. Es necesario que cese todo ruido al instante, si se desea comenzar de nuevo a oír con plena consciencia. Eso querría ser, al menos, este libro: silencio. Un alto en medio del estrépito, antes de seguir adelante. Una pausa. Nada más. Quedan recogidas aquí cinco entrevistas con otros tantos escritores vascos, solistas, todos ellos, de una orquesta más amplia. Sabemos que, sin ellos, no sonaría igual la música de la literatura en lengua vasca del final del siglo XX, ni tampoco la de estos inicios del XXI. Sabemos que, sin los libros de estos cinco escritores no habríamos llegado hasta aquí. Se trata de las opiniones de cinco escritores, presentadas en orden alfabético inverso: Sarrionandia, Saizarbitoria, Lertxundi, Izagirre y Atxaga. Tal cual.

Abbadiaren sekretua

Abbadiaren sekretua

Autor: Fernando Morillo

Número de Páginas: 148

Abbadia eremu misteriotsuan kokatu du lehenengo istorioa Morillok. Alar eta Kaieten bi lagun desagertu egingo dira eta ez dute jakingo zein munstro mota ezkutatzen den guztiaren atzean. Bi anaiak proba ugari igaroko dituzte Antton Abbadiaren sekretuaren bila. Beraien familiako historian bertan bilatu beharko dute, izadiz eta historiaz blaituriko leku miresgarri hark gordetzen duen misterioa argitzeko

Hauts bihurtu zineten

Hauts bihurtu zineten

Autor: Juan Kruz Igerabide

Número de Páginas: 240

Euskal Herriko auzo txiki batean, frankismoaren azken urteetan eta trantsizio garaian kokatuta dago Igerabideren lehen eleberri hau. Autoreak ongi ezagutzen duen garai eta leku gatazkatsu nahasia, beraz. Garai hartan nerabe eta gazte sasoiko izandako bat da narratzailea. Pertsonaia asko eta ongi taxutuak agertzen badira ere, bada bat narratzaileak begiz jotakoa eta ongi begikoa duena: Adela, auzoko maistra aurrerakoia. Emakume maitagarri haren drama humanoak josten du osoagoa izan nahi duen kontakizunaren ehuna. Eleberria oihartzunez beterik dago. Esan liteke oihartzunen sare batek osatzen duela nobelaren egitura, denbora kronologikoari denbora psikologikoa gailenduz. Ez da garai historiko baten azterketa objektiboa, irakurketa sentikor bat baizik, sufrikariotik eta gozamenetik sorturiko lekukotza bat, hauts bihurtu zirenen errautsekin idatzitakoa.

Haizea josten

Haizea josten

Autor: Mikel Zubeldia

Número de Páginas: 202

Felix Saldivia lagunarteko bazkari baten bueltan hogei urte lehenago egindako Babiloniarako bidaiaz oroitzen da. Bere bizia eraldatu zuen pasadizo hartaz baliatuz azal aldaketez, amodio galduez, adiskidetasunaz eta bestez jardungo da, kontinenteak, bide-gurutzeak, kultura anitzak eta mota guztietako pertsonaiak nahasten dituen eleberri aberats honetan.

Learn Basque with Basque Mythology

Learn Basque with Basque Mythology

Autor: Hyplern

Número de Páginas: 139

Best way to learn Basque with stories Do you want to learn Basque with original Basque stories? This book for intermediate and advanced learners has Basque stories from Mythology with an interlinear English translation. 130+ pages with every word translated so you can keep on reading. We have added an interlinear translation to the Basque text. This means that the meaning of every Basque word is immediately accessible, which in turn will make it much easier for you to expand your Basque vocabulary fast. Use the following method to attain new Basque vocabulary. Read the stories and re-read them until you know almost all the words. This is a fast process because there's no lookup time. Then focus on the remaining words that you still don't know by marking those in the text, for example. Because of the literal and idiomatic interlinear text this is the fastest method to learn to read Basque. Check out our interlinear French, German, Spanish or other languages!

Las leyendas de los señores de Vizcaya y la tradición melusiniana

Las leyendas de los señores de Vizcaya y la tradición melusiniana

Autor: José Ramón Prieto Lasa

Número de Páginas: 432
Piztiarioak

Piztiarioak

Autor: Olaizola Lazkano, Jesus Mari

Número de Páginas: 215

Pelikanoarengatik esaten zen beste janaririk ez zuenean bere bularraldea urratu eta handik isuritako odola eskaintzen ziela umeei, seme-alabengatik dena emateko prest dagoen guraso onaren eredu; edota bazirela sugearen begiradarekin liluratuta betiko galtzen ziren txorikumeak, non ikas baitzitekeen ez dela inoiz bekatuaren eta bekatarien deiak liluratuta bide zuzena galdu behar. Erdi Aroan piztiarioak izen eta ospe handiko liburuak izan ziren Europa guztian. Eta antzinako garai ilun haietatik erantsita dakarte xarma berezia. Piztiarioek animalien izaeraz eta haien ohiturez jarduten dute, funtsean. Baina ez dira deskripzio hutsa eta hotza, gaur egungo taxonomiak egingo lukeen moduan. Piztiarioetan, izaki bakoitzaren deskripzioaz gain, haren gainean ezagutzen ziren sineskeriak zetozen idatzita eta, izakiaren portaera oinarri hartuta, egin zitezkeen adierazpen moralak. Liburu honetan berrogeita hamalau piztia daude, bi alfabeto osori lotuak. Lehenengo alfabetoko hogeita zazpiak irudimenak sortutako animaliak dira, antzinako piztiarioetatik eta fantasiazko liburuetatik ekarritakoak. Bigarren alfabetoko beste hogeita zazpiak benetako animaliak dira, naturaren arauetara eta eboluzioaren ...

Elurpean

Elurpean

Autor: De Pedro Perez-salcedo, Jokin

Número de Páginas: 51

Neguaren atarian Aranbeltza goi-mendietako herrixkara dator Gorospe inspektorea, oporraldi atsegina eta lasaia igarotzeko asmotan. Elur-gosea du, neguko elurteen babes isilean aurkitu nahi du bakea. Baina amesten duen elur horrek berak buruhausteak besterik ez dizkio ekarriko laster. Ekintza lazgarri bezain korapilatsuek zeharo aztoratuko dute Aranbeltzako bakea, atsedenaldi bila etorri den inspektorea bere gogoaren aurka ezinbestean lanean jarraraziko dutenak.

Azkenaz beste

Azkenaz beste

Autor: Anjel Lertxundi

Número de Páginas: 232

Lertxundik, nobela honetan, ezin hilez bizirik dirauten pertsonaia herratuen patuak gurutzatzen ditu, paisaia, garai eta egoera ezberdinek ehunduriko kronika irudimenezko batean, eta estilizazioa da egileak, kondena oneste/ukatze jokoaz fabulatzerakoan, darabilen literatur tresna, irakurlea, nobelaren protagonista nagusiaren antzera, patuaz beste egiteko aske geratzen delarik. Tradizio ugaritatik hartutako kondenak eta pertsonaiak dira, bestalde, nobelan zehar gorpuzten direnak, eta, guztien muinean, narrazioaren euskarri nagusia ageri da: literaturak badu testuartekotasunaz beste egiteko azti-ahalmena, baldin eta narratzaileak betiereko galderak eraberritzeko eta birsortzeko grina badu. Eta horixe da, besteak beste, Lertxundik nobela honetan frogatzen duena.

España siglo XXI: Literatura y bellas artes

España siglo XXI: Literatura y bellas artes

Autor: Salustiano Del Campo Urbano , José Félix Tezanos

Número de Páginas: 984

La obra tiene el propósito de presentar la variedad de las formas y los contenidos de la expresividad y de la creación artística y literaria en la España actual.

Gizaberearen bakeak eta gerrak

Gizaberearen bakeak eta gerrak

Autor: Azurmendi Otaegi, Joxe

Número de Páginas: 128

Gure pentsakeran munta handia duten arazoak jorratzen ditu egileak, hala nola, gizona berez ona, txarra ala zer den, funtsezkoena kultura ala natura ote duen... Eta jorratu ez ezik, argi berri batez erakusten dizkigu, ikuspegi guztiz desberdinez agerterazten.

Elezaharren bidetik

Elezaharren bidetik

Autor: Martin Anso

Número de Páginas: 232

Zazpi euskal herrietako elezahar sorta ongi hornitua eskaintzen digu Ansok bere lehen liburuan. Kazetari estilo zoliaz idatziak daude, ezinbestez. Agertzen diren lekuei, pertsonaiei ongi lotuak. Beharbada, ez dute erabat aseko irakurlearen jakin-mina. Ez da hau espezialistentzat egindako bilduma orotarikoa. Baina elezaharren bide liluragarrian barrena abiatzeko zaku polita da, zaku ura isuriz doana sorginen bidean.

Mentura dugun artean

Mentura dugun artean

Autor: Anjel Lertxundi

Número de Páginas: 200

Idazlea irakurle amorratua da edo nekez izango da idazle. Bi lanbide horiek ditu hausnar-gai Lertxundik literatur saio honetan, idazle lana eta irakurle lana. Plazerrez eta minez egiten diren bi jardun horiei lanbide deitzea zilegi bada. Literaturaz egiten du orobat gogoeta autoreak, eta literaturaz gogoeta egitea bizitzaz ere gogoeta egitea denez, Paveseren haritik, bizitza lanbide ere izan dezake liburu honek izenburu. Literatur saioa da Mentura dugun artean liburua. Tesi liburu eta saio akademikoetatik oso urrun, kontakizunaren eta kontatzearen -ongi kontatzearen- mentura eta saioa ez daudela elkarren artean mutur joka erakustera dator, betiko maitasunez, Lertxundi, ez dagoela debekurik saioaren eta atseginaren artean. Orri hauetan bertan irakur daitekeenez, idazketa bezain ekintza sortzailea da irakurketa, plaza berean elkartu behar dute biek literatur miraria gerta dadin. Joseph Conrad-ek zioen idazleak liburuaren erdia baino ez duela idazten eta irakurlearen kontura doala beste erdia. Erdi honek beste erdia behar du, beraz, zirkulua osatzeko.

Eraztunen Jauna III. Erregearen itzulera

Eraztunen Jauna III. Erregearen itzulera

Autor: J. R. R. Tolkien

Número de Páginas: 400

An epic detailing the Great War of the Ring, a struggle between good and evil in Middle-Earth, in which the tiny Hobbits play a key role.

Telefono kaiolatua

Telefono kaiolatua

Autor: Harkaitz Cano

Número de Páginas: 176

Bai telefonoek eta bai ispiluek desasosegua sortzen digute. Amesgaiztoetan sarri agertzen zaizkigu. Ezinegona sortzen digute, lo egiteko pastilak hartzera behartzen gaituzte. Sosegurik eza agertzen da kontakizun hauetan. Telefono-kabina baten bila aritu, eta, bat aurkitu orduko, telefono-haria moztuta dagoela ohartzen denaren sosegurik eza. Telefono-kabina zepo hilgarritzat, zerraldotzat sentitzen duenarena. Esan dezagun telefonoa giderretik duenak mundua duela mendean. Esan dezagun, hamairu ipuinetan, Harkaitz Cano bezalako idazle gazte baina eskarmentudunak jenero beltza nahasten duela absurduarekin eta surrealismoarekin. Esan dezagun telefono kaiolatu batez ari garela. Bai, esan?

Hi eta ni adiskide beti

Hi eta ni adiskide beti

Autor: Eneko I–arrondo

Número de Páginas: 262

Euskadin azken urteetan Espainiatik etorritako jendearen eta euskaldunen artean sorturiko arazoak eta harremanak ditu gai eleberri honek. Bide batez, urte horietako gertakari latz eta larriak agertzen dira.

Madame bovary

Madame bovary

Autor: Flaubert, Gustave

Número de Páginas: 270

Maitasunezko eleberri klasikotzat hartu izan da Madame Bovary: Emmak, Charles Bovary medikuaren emazteak, ezkonbizitza betiberdinaz asperturik, maitale baten besoetan bilatuko du bere gaztetako amets idilikoen gauzatzea; alabaina, amoranteak bertan behera utzita eta zorrak itota, bere burua artsenikoz pozoituko du emakume etsiak. Literatura errealistaren abiapuntu gorentzat ere jotzen da, eta ez bakarrik erromantizismoaren trikimailuak irrigarri uzteagatik: garaiko Frantziako landa eta hiri txikietako bizimoduaren erakusle bikaina eskaintzen du, baita bertako burgesiaren erretratu gordina ere, bere hipokrisia eta itxurakeria guztian. Edonola ere, maisulan handi bat da Flaubertek utzi ziguna, denboraren eta espazioaren mugak gainditurik irakurleen arreta pizten jarraitzen duena, giza jokabide eta makurkeriez eskaintzen duen ezagutza finagatik bezainbat hizkuntzaren eta estiloaren menderatze apartagatik.

Bilbo Samurai

Bilbo Samurai

Autor: Fernando Morillo

Número de Páginas: 282

Dena amildu zenean, Hondamendian, ez zen aienetarako astirik izan. Zibilizazioa porrokaturik geratu zen, hondarrezko gaztelu bat itsaso basati baten olatuen aurrean bezala. Bat-batean eta bortizkeria handiz gertatu zen dena. Orduan, bere lubaki primarioenean babestu zen bizitza: bestea hil ala norbera. Bi hamarkada joanak dira Hondamendia gertatu zenetik. Eta amildegitik haratago zegoen mundua errealitate bihurtu da. Bertan, arnasaldi bakoitza labankada da eta izkina bakoitza ustekabe, baita alderantziz ere. Bilbo Samurairen historia da hau. Bizkarrean daraman sega eta Xuri gaztea bidelagun, herriz herri eta borrokaz borroka dabil Bilbo, Hondamendiaren aurretik Euskal Herria deituriko lekuan

Euskara batuaren ajeak

Euskara batuaren ajeak

Autor: Ibon Sarasola

Número de Páginas: 296

Euskara Batuak ia hogeita hamar urte bete ditu, Arantzazun, bere kasa oinez hasi zenetik. Garai hartan erabaki ausartak hartu ziren, lau literatura euskalkiak batzeko ahaleginetan. Hogeita hamar urte pasatu eta gero, praktikan bi euskalki aurkitzen ditugu, ez lau: Iparraldekoa eta Hegoaldekoa; bata frantsesak mende samarrean hartua, eta bestea espainolak erabat higatua. Berandu baino lehen, beharrezkoa zen lemari kolpe zuzentzaile bat eragitea. Horretara dator Euskara Batuaren ajeak izeneko liburua.

Zorion perfektua

Zorion perfektua

Autor: Anjel Lertxundi

Número de Páginas: 190

Atentatu baten lekuko izan da hamasei bat urteko neska bat. Neska horrek berak kontatzen ditu hurrengo hogeita lau orduak, inguruan eta bere barruan gertatzen diren hausturak eta hausnarketak jasoz; autoreak suziri distiratsuen beharrik gabe, maisuen moduan darama irakurlea ezin utzizko hari batean. Sistema orokortzaile eta arauemaile guztiak pitzatu direlarik, gizakia babesgabeago sentitzen da, kontzientzia baino ez zaio geratzen, uneoro erabaki beharrak, uneoro posizio hartu beharrak atsekabetzen du, ezmezean jartzen; baina, aldi berean, libreago egiten du. Kontzientziaren nagusitasunaren aroa da; izan ere, «kontzientziarik ez bagenu, animalia huts ginateke, zorion perfektu halako baten jabe», nobelako pertsonaia batek esango lukeen bezala. Nobela morala da Zorion perfektua, Camus, Sciascia edo Dürrenmatt-ek landu zuten tradizioan kokatua, etika eta estetika txanponaren bi aldeak direla eta bi alde horiek elkarrengandik aldendu nahi ez dituela sinetsita bizi den idazle batek idatzia. Beste bide bat iragartzen ote du nobela honek Lertxundiren nobelagintzan? Akaso bai, nork daki... baina printzipio argi bati erantzuten diola esan behar da aldez aurretik: kontatu nahi den...

Bizkarrean tatuaturiko mapak

Bizkarrean tatuaturiko mapak

Autor: Cano Jauregui, Harkaitz

Número de Páginas: 104

Bidaia izan liteke esperientzia friboloa, denbora-pasa gisa handik hona ibiltzea, zure bizitzan nahiz gorputzean urratu txikiena ere egin gabe. Beste batzuetan, berriz, larruazalean markaturik geratuko zaizu, ezabatu ezinezko moduan: tatuaje bat bezala, alegia. Motxilaren ordez, hiriaren mapa tatuatua darama bidaiariak bizkarrean, ikusi ezin den tokian. Horregatik du agian munduan galdurik dabilenaren itxura; horregatik izango da, hirien deskribapenik ez baina, hiri bakoitzeko ipuin bana aurkitzea liburuan barrena. 49 hiri, beste horrenbeste ipuinen gertaleku: Aljer, Amsterdam, Chicago, Dublin, Katmandu, Kigali, Lisboa, Samarkanda... Aitzakia da ordea hiria, giro bat iradokitzen diguna, bestelako munduak amesten hasteko, errealitateaz bestaldekoa imajinatzeko. Exotismoa eta ironia, paradoxa eta fantasia... hainbat osagai darabiltza Harkaitz Canok, ohi duen luma trebe eta jantziarekin, ipuin-bilduma eder, harrigarri eta biribil hau burutzeko.

Euskararen sendabelarrak

Euskararen sendabelarrak

Autor: Koldo Zuazo

Número de Páginas: 240

Euskarak dituen zenbait gaitz euskalkiak baliatuaz sendatu edo, behintzat, arindu daitezkeela begitantzen zait. Hortik dator saioaren izenburua: Euskararen sendabelarrak. Izan ere, sendagarri naturalak dira belarrak, eta ba ote da euskalkiak baino sendagarri naturalagorik? Sendagarri onenekin ere, baina, ez da izango samurra euskararen etorkizuna. Gabriel Arestik zioenez, euskararen asturua ez da gauza segurua, eta, oraindik orain, berdintsu esan du Joseba Sarrionandiak: euskaldun jaioz gero ez dela harritzekoa suerte eskasaz bizitzea. Saharatarren, Ameriketako indioen eta mundu zabaleko beltzen egoerarekin alderatu zuen euskaldunona, «Kiromantzidxa» izeneko poeman. Baina, esanak esan, euskarak badu gauza bat ona: ibili luzea egin duela. Eta asko ibili ohi denak asko ikusi ohi du, eta asko ikusi ohi duenak, asko ikasi, eta horrek beti ematen du konfiantza. Euskaldunok ere badugu geure buruan konfiantza. Badugu geure herrian, Euskararen Herrian, itxaropena. Aulestiko Bengoetxeatarren armarrian iltzatuta gelditu da geure buruan daukagun ziurtasuna: «Bekoak goikoa eskondu leidi, ta txikiak handia benzi ledidi, asmuz eta jakitez».

Hiltzen nauzu goxoki

Hiltzen nauzu goxoki

Autor: Begoña Del Teso

Número de Páginas: 88

Munstroak eta gu aldi berean ari gara zahartzen. Ez da harritzekoa. Liburu honetan agertuko zaizkigun mamu guztiak gure isla baino ez dira. Haiek dira, Gonzalo Suárezek ederki amestu zuen legez, barruan daramagun Mr. Hyde propioa. Haiek dira guk geuk pintaturiko Dorian Greyren nolabaiteko erretratua. Haiek egingo dituzte, gure partez, geuk gustuko, begiko, gogoko ditugun oker guztiak. Guk ez dugu okerrik egingo. Gu testuinguru soila izango gara. Gure mandatariak izango dira pantailan. Haien aurpegietan, haien ibilera makurretan, haien begiradetan grabatuko da Gaizkiaren seinalea, guk, zine aretoetako ilunpean, salbu, onik, kalterik gabe, eder irauten dugun bitartean.

Lehorreko koadernoa

Lehorreko koadernoa

Autor: Anjel Lertxundi

Número de Páginas: 136

Idazle batek botila bat aurkitu du Zarauzko hondartzan. Botila barruan paper bat dago eta bertan marrazturik mapa bat. Misteriozko nobela gisa irakur daiteke Lertxundiren liburua, botilaren eta barruan dagoen mezuaren misterioa askatzen saiatuko baita, baina badu beste irakurketa bat ere: literatur gozamenerako sarbide ere bai baita liburua. Maisuki darabiltza Lertxundik tramaren hariak eta nagusiek eta gazteek jakin-minez irakurtzen duten liburua da Lehorreko koadernoa.

Izua

Izua

Autor: Lydia Flem

Número de Páginas: 118

Zigor-ukaldi batek bezala zartatzen du. Zure baitatik aterarazten zaitu, hitzetatik, analisietatik, arrazoitik urrun, zentzuetatik kanpo. Kito dira sentimenduak, harena da leku guztia. Biluzik, ganibetaren ahoa bezala. Nola izualdi bat deskribatu, haren igurtzia sentitu izan gabe? Hiriko espazioetako hersturaren berri ez dakienak ezin du argi gorriaren aurrean emaniko segundoetako izuaren tamaina neurtu. Igogailuan edo hegazkinean itxirik egotearen herstura bizi ez duen batek, nekez hauteman lezake izualdi horren munta handia.

Afrika express

Afrika express

Autor: Urrutikoetxea Vacas, Urtzi

Número de Páginas: 154

Afrika, gizateriaren arragoa, kontinente beltza, kolonialismoaren lehen eta azken biktima. Milaka afrikarrek iparralderantz egiten duten txango arriskutsua nabarmen erraztu da basamortuko errepidea asfaltatu zutenetik. Renault Express zahar bat hartuta Afrika Beltzeraino garamatza Urtzi Urrutikoetxearen bidaia-kronikak.

Robinson Crusoe

Robinson Crusoe

Autor: Defoe, Daniel

Número de Páginas: 221

Abenturazko eleberriaren klasiko handienetako bat da Robinson Crusoe, mila bertsio, itzulpen, laburpen, komikirako nahiz zinemarako moldaketa eta abar sorrarazi dituena. Izan ere, uharte huts batera iritsi eta bizimodua bere kasa atera behar duen naufragoaren irudiak indar berezia du guztion ikonografian. Egiazko kasu batean oinarritu arren, irudimen aberatsa eta hainbat gairi buruzko bere jakintza zabala erabili zuen Defoek historia hau idazteko. Ia 30 urteko bakarraldian, era guztietako estualdi eta gorabeherak biziko ditu Robinsonek, baina bere kemenari eta asmamenari esker lortuko du arazoei aurre egin eta itxaropenari eustea. Biziraupena ziurtatzeko borrokarekin batera, kontaketak badu beste osagai nabarmen bat, gizon zuri kristau ingelesaren nagusitasun moral eta materialaren frogantza bihurtzen baitu egileak, planeta osoa mendean hartuko zuen kolonialismoaren aurrekari.

Balatza

Balatza

Autor: Txema Garcia-viana

Número de Páginas: 208

ANTONIO M. LABAIEN SARIA 2000 Balatzak Aitorren makila mitikoa eskuratu behar du, baskoi herriaren iraupena ziurtatuko badu. Horretarako mila eragozpen eta mila oztopo gainditu beharko ditu bidaia fantastiko eta arriskuz bete batean. Narrazio mitiko bat da Garcia-Vianarena, eta tradizioan du oinarri sendoa.

Últimos Libros consultados

Libros reeditados